XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez aal dozu ikusi oraindiño NORTASUNeko PRAKATEGI? Ez? Zertan zagoz, ba?.

Zatoz eta ikusi neurri guztietako prakak, era guztietako prakak, nortasundunak eroaten dituen prakak.

Zure zain dago PRAKATEGI, zure alde dago PRAKATEGI, zure onerako dago PRAKATEGI, Zure arduraz NORTASUNeko PRAKATEGI.

Praka zabal kolorga batzuk jantzi ditu Tximinok, praka estu marroi batzuk Tximinak.

- Abarketarik eta abarkarik ez dau jazten iñork gaur.

Zergaitik, ba, zuk?.

NORTASUNeko OSKITEGIan egon ez zaralako, oiñetakoak emoten daben nortasuna zer dan ez dakizulako.

Baiña nora joan gaur nortasun barik? Iñora ere ez.

Nortasunduna ostera, edozein lekutara.

Nortasundu zaitez, ba NORTASUNeko OSKITEGIn.

Takoi aundidun zapata batzuk erosi ditu Tximinok, takoi txikidun bota luze batzuk Tximinak.

- Niki utsean ez zaitez joan iñora badaezpadan.

Jantzi kanguro arin bat, jantzi trenka bero bat, jantzi...... baiña non? KANGUROTEGIn, TRENKATEGIn...... NORTASUNen.

Tabardo bat artu dau Tximonok, eta anorak bat Tximinak.

Baltza batak, berdea besteak.